Zelan ikasten du haur batek? Zeintzuk dira eragiten duten aldagaiak? Zer hartu behar dut kontutan ikaskuntza prozesua ahalbidetzeko?
Ohikoa da eta ezta batere arritzekoa ikasle batek, haurra nahiz heldua izanik, ideiak eta kontzeptuak
burutz ikastea. Askotan, ikasleek irakasleak haiek barneratzea nahi duten eduki horiek memorizatu
egiten dituzte, denbora tarte jakin baten barruan ikasitako hura berriz ahaztuz.

Guk, hezitzaile bezala eta gure lanaren erdigune eta fokalekua haurra izanik, hauek ikasteko
erakusten duten interes guztia aprobetxatzen jakin behar dugu, horretarako gure esku dauden
baliabide guztiak eskainiz eta erabiliz. Umeak ikasteko eta garatzeko duen joera naturala edo
berezkoa da, horregatik, irakaslearen lana izango da haurrari ikaskuntza hori gauzatzeko eta
garatzeko aukera emango dioten esperientziak partekatzea, beti ere umeak motibatuz eta kontzeptu
ezagunak landuz.

Haur Hezkuntzako zikloan dauden haurrek ikasten duten gehiena esperientziaren eta imitazioaren
bitartez ikasten dute. Helduak egiten duen edo ingurunean ematen dena ikusten, ulertzen eta
barneratzen saiatzen dira, ondoren, modu kontziente nahiz inkontzientean, jokabide eta jarrera horiek
erreproduzituz. Txikiei irakasten zaien hori aurretik entzun edo ikusi badute, errazagoa egiten zaie
barneratzea eta ulertzea, jada badakitenarekin erlazionatzen eta lotzen dutelako, modu honetan
kontzeptuzko, prozedurazko eta/edo jarrerazko eduki berriei berezko esanahia emanez. Bestalde,
hezitzaile batek kontutan izan behar ditu haur bakoitzaren ezaugarri pertsonalak, beharrizanak,
trebetasunak eta interesak, haietara modu zuzenean egokitu ahal izateko.

Guzti honekin batera, aipatzekoa da, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua baldintzatzen duten aldagai
ugari daudela eta prozesu hau arrakastatsua eta abersagarria izan dadin esangura maila handia
duten ezaugarri asko daudela. Alde batetik, ikasleen mendeko aldagaiak aztertu beharko dira, hala
nola, haurraren gaitasunak (oinarrizkoak, kognitiboak zein metakognitiboak), zereginaren pertzepzioa
(egiten ari den jardueraren helburuak argi eta garbi ezagutzea eta ulertzea), arreta, interesa,
ezaugarri emozionalak (itxaropena eta baikortasuna), irakasleak diseinatzen dituen jarduera eta
atazen bidez ikasleak egiten duen lanaren egokitzapena, espektatibak eta, azkenik,
esleipen-prozesuak (ikaskuntza-prozesuan arrakasta edo porrota eragiten duten arrazoiei buruz
garatzen duen pertzepzioa).

Beste aldetik, irakaslearen mendeko aldagaiak izango dira bere nortasunaren eta ikasleekin
elkarreragiteko moduaren bidez duen eragina, pertsona motak, giza kalitateak eta heldutasun mental
eta intelektualak. Bukatzeko, duen irakasteko moduak, hasierako eta ondorengo prestakuntza
zehaztuta izateak eta lehentasuna emango dien faktoreek ere pisu handia izango dute prozesu honen
barruan.
Haurrek haien trebetasunak ezagutu nahiz lantzea eta bakoitzaren erritmoa eta interesak errespetatzea.
Honekin batera, ikasteko metodo alternatiboak aztertzea egokia litzateke eta umeei haien zentzumenak
modu egoki batean garatzeko aukera emango dien metodologia bat aplikatzea. Etorkizun batean hezitzailearen
eskutik jasotako ezagutza horiek edozein testuingurutan aplikatzeko gai izan behar da hezigaia. Aurretik aipatu
bezala, txikiek esperientzien bitartez ikasten dutenez, esperientzia hauek esanguratsuak izan behar dira, honela
lortuko baitugu umeek txikitan ikasitakoa ez ahaztea.

Comentarios
Publicar un comentario