Non egon gura dot irakasle bezala? Zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen?

Hezkuntzaren inguruan dagoen ikuspegia aldatu nahi baldin badugu, guztion zeregina da honengan arreta jartzea. Askok, irakasle baten lana ikasleei edukiak transmititzea dela uste dute, irakasleak duela jakintza eta hau haurrei transmititzea dela bere betebeharra. Alabaina, hezkuntzaren munduan benetan murgiltzen direnek eta honengan arreta jartzen dutenek badakite hori ez dela horrela.

Niri etorkizunean irakasle izatea gustatuko litzaidake, baina irakasle izatearekin nahikoa ez dela badakidanez, irakasle ona izan nahiko nuke. Haurrak, nire ondoan gustora, atsegin eta seguru sentitu daitezen, haientzako bidelagun bat izan nahiko nuke. Nire helburu nagusia beraien garapen egokia sustatzea dela eta etengabe aldatzen den mundu honek aurkeztuko dizkieten erronka ugariei autonomiaz aurre egiteko prestatzea dela ulertzea gustatuko litzaidake. Honekin batera, eskolako kide guztien integrazioa bultzatzea ere betebehar gisa ikusten dut, honetarako haur guztien arteko interakzioak eta erlazioak bermatuz. Guzti hau modu egokian burutuz gero, haurrek eskola elkarbizitzaren oinarriak eta egunerokotasunerako beharrezkoak diren ezagutzak ikasten diren lekua dela barneratuko dute.

Los beneficios de colorear en los niñosHezitzaile izateak erantzukizun handia suposatzen duela badakit eta beti ere eskailera bat gehiago igo daitekeela uste dut. Nire iritziz, ikasleen kasuan ere gauza bera gertatzen da, alabaina, irakaslea da hezigaia eskailera horiek igotzeko gai dela erakutsi behar dion pertsona. Hori dela eta, ekimen osoa jarriko nuke ikaslearen gaitasunak identifikatzeko, balioezteko eta lantzeko prozesuan. Askotan, haur batek egiten dituen akatsetan edo izan ditzakeen ahulezietan zentratzen gara eta gure arreta guztia gabezia horiek zuzentzera bideratzen dugu.  Ikasleak berak ere, akatsak zuzentzeari emango dio lehentasuna  eta hari ona zertan den gogorarazteaz ahazten baldin bagara, bera ere ahaztuko da. Hori ez gertatzeko, neure erronka pertsonal bezala jarriko nuke hezigaiak, uneoro, ona zertan den jakitea. Hau lortzeko, beharrezkoak zaizkion baliabideak ematen saiatuko nintzateke, beti ere haur bakoitzaren premiak zeintzuk diren ezagututa eta haien garapen mailara egokituta. Guzti honek, umeak bere burarengan ere segurtasuna eta konfiantza izatera bideratuko gaitu, eta bi ezaugarri horiek dituenean, egongo da prest ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan modu egokian barneratzeko.







Comentarios