Zure taldean garatutako diseinu didaktikoaren gaia zein den azaldu, lanaren atalak zerrendatu eta gainetik azaldu zertan datzaten, lana egiterakoan aurkituriko zailtasunik haundienak aipatu, lanetik ateratako ondoriorik interesgarrienak aipatu, hobetzeko ildoak deskribatu.
Azken lan honetan, irakaskuntza plan bat diseinatzea tokatu zaigu, ikasturtean zehar aurrera eramango dugun
ikaskuntzaren antolaketa eta planifikazioa burutzea. Gure diseinua egiteko unean, gai zentral bat izan dugu,
emozioena hain zuzen ere. Planifikazioa, gai honetara egokitu dugu eta hau izan da fokalekua. Horrez gain,
garapen emozioanala, sentimenduak eta harremanak ere izan dute lekua gure lan honetan, hauek gai
nagusiarekin lotura estua dutelarik.
Unitate didaktikoaren identifikazio-datuak, egoeraren ezaugarri nagusienak nahiz kontuan izateko lehentasunak
eta irakaste-ikaste egoera aukeratzearen justifikazioa barne hartu ditugu lanean. Hasteko, testuinguruan
kokatzeko sarrera bat egin dugu. Ondoren, lan- eskema bat burutu dugu tabla baten bitartez, non hainbat atal
desberdindu ditugun; lanaren arloak (zentratu garen gaien aipamena), ikasleen maila (adin tartea), saio kopurua
(zenbat denboraz landuko ditugun arloak), proposamenaren justifikazioa, arazo egoera (honetan, testuingurua,
egoera eta helburu orokorra azaldu ditugu), landuko ditugun konpetentziak (haurrek eskuratuko dituzten
gaitasunen aurreikusketa), helburu didaktikoak (proposatutako jarduerekin lortu nahi diren helburuak), edukiak,
jardueren sekuentzia (jardueren antolaketa) eta ebaluazioa (zer ebaluatuko den eta nola, adierazleak eta
tresnak desberdindu ditugu).

Lan-eskemarekin bukatu ostean, jardueren sekuentzia garatu dugu, hau da, zeintzuk izango diren aurrera
eramango ditugun ekintzak eta zein modutan burutuko ditugun. Emozioen (eta honek barne hartzen dituen
gainerako arloen) lanketa jarduera ezberdinen bitartez egingo dugu, urriko lehenengo 3 astetan, zehazki. Aste
bakoitza fase bat izango da, A, B eta C faseak. Beraz, azalpen garatua lan-eskema osatu ondoren egin dugu.
Jarraiki, justifikazioa marko teoriko eta hipotesi batzuen bitartez egin dugu, emozioak txikitatik lantzeak duen
garrantzia azpimarratzen duten adituen testigantzekin. Azkenik, adibide praktikoak jarri eta ondorioak atera
ditugu.

Hasiera batean, lanaren nondik norakoarekin apur bat galduta topatu genuen geure burua eta ez genuen argi
nondik hasi. Irakasleak ordura arte egindakoa ez zegoela ondo eginda esan zigunean, frustrazioa izan zen
sentitu nuena. Estutu egin nintzen lanarekin aurrera nola egin ez genekielako eta taldekide guztiok galduta
egoteak, urduritu egin ninduen. Alabaina, irakaslearekin bilera txiki bat egin ondoren, ideiak argitu, lana
berrantolatu eta modu egokian aurrera egin dugu. Lanarekin aurrera egin ahala, gure jarrera positiboagoa izan
da eta lana ere motibatuago burutu dugu.
Lan honek, asko hausnartzera eraman nau eta emozioen lanketak uste nuena baino garrantzi handiagoa duela konturatu naiz. Emozioak, txikitatik esperimentatzen ditugun eta uneoro izaten ditugun arlo bat izanik, hauek modu egokian errekonozitzeko, azaleratzeko nahiz kudeatzeko gai izaten jakin behar dugu. Haurrek, emozioak azaleratzea norberaren ongizaterako funtsezkoa dela ulertu behar dute eta hau hezitzaileengandik hasten da. Behar besteko garrantzia aitortu behar zaio alderdi honi eta bidea ez da umeak emozioak adieraztea txarra delakoaren ideiarekin heztea. Hau aldatzeko modu oso aberasgarri bat izan daiteke txikiekin sentimenduekin eta emozioekin lotutako jarduera zein teknika ezberdinak burutzea. Beti ere haurren interesak abiapuntutzat hartuta, modu ludiko batean ikasi dezakete.

Bukatzeko, aipatzekoa da, gauden egoera honek zaildu egiten duela talde lanak aurrera eramatea. Elkarrekin
modu fisiko batean egon ezin garenez, komunikazioa ere desberdina da eta, baliteke, izaten ditugun gaizki
ulertuen jatorria ere hori izatea. Bestalde, guztiok ez dugu beti egun bera izaten eta animo aldetik ere ez gaude
beti berdin, horregatik, ulerkorrak izaten saiatu gara eta lana egiteko orduan bakoitzaren erritmoa
errespetatzen. Azkenean, lana aurrera eraman dugu modu egokian. Hala ere, hobetu beharreko ildoa, nola
sentitzen garen elkarrekin askatasunez partekatzea edo zerbait ulertu ez bada lasai esatea izango litzateke.

Comentarios
Publicar un comentario