Pedagogia bakoitzetik zeintzuk hiru onura/baliabide/irizpide eramango zenuke zure etorkizuneko eskolara? Zergatik?



AMARA BERRI

Amara Berri sistema, Donostiako Amara Berri eskola publikoan 1979. urteaz geroztik martxan dagoen
hezkuntza sistema berritzailea da. Ikasleen arteko desberdintasuna eta aniztasuna oinarri hartuta, ikasleek
ikertzea, saiakuntzak egitea eta berritzea dute xede. Sistema hau beste ereduetatik desberdintzen duena teoria
praktikara eramateko modua da. Haur bakoitzak bere bidea egiteari ­ematen diote garrantzia, indibidualizazio
prozesuan arreta handia jartzen dute, eta horrek eguneroko praktikan eragina du. Ikasleen beharrei, interesei
eta ­ikasketa moduei erantzutea da Amara Berriko metodologiaren printzipio nagusia. Ez dituzte haurrak
etorkizunerako prestatzen, baizik eta orainaldian dituzten erronkei aurre egiten lagunduko dieten estrategiak
eskaintzen dizkiete. 

Amara Berri metodologia berritzailearen gakoetako bat adin nahasketa da eta hau etorkizuneko hezitzaile bezala
aplikatuko nukeen ezaugarrietako bat da. Haurrek zikloko gazteenak direnean zaharragoen ­erreferentzia dute;
zaharrenak direnean, berriz, gazteagoei lagun diezaiekete. Modu honetan, txikiak, autonomoak izaten ikasteko
aukera ere badute, nagusiagoak diren haiei laguntza eskatuz. Helduek, beraien partetik, txikienekiko ardura
hartuko dute, eta irakatsitakoan, ikasitako ezagutzak finkatzen lagunduko diete. Bestalde, uste dut, ikasleek
elkarrekiko babes eta laguntza hori izateak eta susmatzeak, konfiantzari bide emango diola eta haurrek
askatasun osoz elkarri edozein motatako zalantzak galdetzeko aukera izango dutela. Honekin batera, ikasleek
desberdintasunak  modu naturalean errespetatzen ikasten dute. Denek ez dakizkitela gauza berberak onartzen
dute eta libre sentitzen dira norberak dakiena gainontzekoekin partekatzeko. Gainera, askotan, haurrek beraien
artean duten komunikazioa hobeagoa izaten da eta elkarri modu errazago zein ulerkorrago batean azaltzen
dizkiete gauzak. Honek, nagusiagoei ere ikastea ekarriko die, benetako ikaskuntza norbera ikasitako hura beste
norbaiti azaltzeko gai denean gertatzen baita.

Sistema honek baitan hartzen duen eta nire eskolan abian jarriko nukeen bigarren gakoetako bat, bizitza erreala
oinarri gisa hartzea da. Horretarako, gai espezializatu baten inguruan antolatzen diren gelak, hots,
departamentuak erabiltzen dituzte;  zientzia ardatz duena, matematika ardatz duena, hizkuntza ardatz duena…
Departamentu bakoitza lau txokotan banatuta egoten da. Txokoen metodologia hau,  guztiz aberasgarria izan
daitekeela uste dut. Haurrek bizitza errealean topo egingo duten egoera eta aurre egin beharko dieten erronka
ezberdinetarako prestatzeko oso egokia dela iruditzen zait. Hauen bitartez, umeak berak bere interesak
abiapuntu hartuta, egun horretan zein testuingurutan murgildu nahi duen aukeratzeko askatasuna izango du.
Bere kabuz erabakiak hartu eta “ibiltze” edo “jolaste” horrek, modu autonomoago batean jarduteari emango dio
bide. Bestalde, txoko berdinetatik behin baino gehiagotan igarotzeko aukera izango dutenez, haurrak gero eta
eduki gehiagoren jabe izango dira eta hainbat gaitasun bereganatuko dituzte.  Honekin batera, dinamika honek,
aurretik hasitako ekintzak amaitzeko aukera ere ematen die, bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Mailako ikasle
guztien arteko harremana bultzatzen da eta ez bakarrik gela batekoen artekoa.  Gainera, ikasleak txokoetatik
mugitzen diren bitartean irakasle desberdinen laguntza jasotzen dute. Gerta liteke haurrak tokatu zaion heldu
horrekin ez konektatzea, edota alderantziz. Aldiz, erreferentziazko heldu bat baino gehiago izanik, ikasleek zein
irakasleek aukera dute hartu-eman egokiak egiteko.

Azkenik, “txikiweb-aren” erabilera ere oso egokia iruditzen zait. Bitartekari hau, ezin hobea da gurasoek beraien
seme-alabak burutzen dituzten proiektuak ezagutu dezaten. Haurrek zer ikasten eta lantzen duten jakiteko eta
egindako ahalegin guztiaren emaitza islatuta ikusteko. Oso aberasgarria da gurasoentzako beraien haurrek
egiten dutena ikusteko aukera izatea eta sistema honek horri bide ematen dio. Web hau baliabide edo tresna
guztiz baliogarria iruditzen zait haurrak teknologiaren munduan murgiltzeko. Ikasleak bikoteka aritzen dira
elkarlanean. Ikasle helduek badute esperientzia, aurreko urtean departamentu horretan lanean aritu zirelako.
Horrek funtzionamendua errazten du, eta aukera ematen die txikienei helduengandik ikasteko, bai eta
teknologiak izan ditzakeen funtzio berriak era autonomoan ikasteko. Gainera, haurrek beraien irudimena nahiz
sormena indartzeko tresna bikaina dela iruditzen zait, ikasgelan landutako gai ezberdinak modu erakargarri
batean web honetan argitaratzeko ezinbestekoak baitira bi hauek. Bestalde, berriak diren ikasleek beti izango
dute aukera beste urteetako materialak ezagutu eta ikusteko, jarduera guzti hauek ikastetxearen web orrian
kontsulta daitezkeelako. Bukatzeko, baliabide honek ikastetxeko ikasle guztien parte hartzea bultzatzen du,
haien prestutasuna eta interesa direla tarteko.


Precios de guarderías infantiles en Paiporta | Escuela Infantil Menuts

HIGH SCOPE

High Scope haurren bizitzako lehen urteetara bideratutako hezkuntza-metodoa da. Metodo honekin, haurrari askatasuna ematen zaio zenbait ideia aukeratzeko. Ondoren, ideia horiek egunean ordubetez proiektu bat egiteko erabiltzen ditu. Gainera, erabiliko dituen materialak eta lagunduko dioten pertsonak hautatu behar ditu. Hau, nire etorkizuneko eskolan aplikatuko nukeen ezaugarri bat litzateke, honek, haurra bere kabuz pentsatzera eta erabakiak hartzera bultzatzen baitu. Honekin batera, plangintza, autonomia, sormena eta arazoak ebazteko gaitasuna ere garatzen ditu. Gainera, egun horretan jorratuko duen gaia eta praktikara eramateko funtsezkoak izango zaizkion baliabideen aukeratzailea bera denez, umearen motibazioak nahiz interesak behar besteko lekua izango du. Planifikatu dutena eraikitzean, beren hazkunde intelektual eta emozionalaren bultzatzaile dira, eta ondoren, autoebaluazioak, sormena eta pentsamendu kritikoa garatzen lagunduko die. 

Interesatzen zaidan bigarren onura bat, hezitzailearen papera da, hots, behatzailearena. Haurrak irtenbide
interesgarriagoak eta askotarikoagoak bilatuko ditu arazo arrunten aurrean. Ikasitakoa probatu, iradoki, ezagutu
eta aplikatzeko askatasuna izango du, inolako mugarik gabe. Zailtasunak modu positiboan eta sortzailean
gainditzeak, autoestimu ona lortzen lagunduko die, eta horrek bizitzari hobeto aurre egitea ekarriko die. Hori bai,
umeak beti izan beharko du gogoan hezitzailea bere bidelaguna dela eta edozein oztopo gainditzeko laguntza
behar badu bertan izango dela. Irakasleari dagokionez, haurraren ezaugarri pertsonalak eta interesak arretaz
behatu ondoren, umearen ezaugarri horietara egokitutako eta beharrezkoak zaizkion aukerak nahiz bitartekoak
eskaini ahal izango dizkio.

Hirugarrenik, haurren egunean zeharreko errutina asko gustatu zait, gehienbat gai baten inguruko informazioa
bildu ostean, kideekin interaktuatzea eta beraien artean arazoa konpontzea. Modu honetan, elkarri lagundu eta
irtenbideak proposa ditzakete. Taldean norbaitek zailtasunak baditu arazoari irtenbide bat emateko, gainerakoek
lagundu diezaiokete, horrela, ikasle hori ez da besteen artean desberdina sentituko, ezta baztertuta ere.
Informazioa aurkitzeko jarraitu duten prozesua edo bakoitzak dituen ikuspuntuak ere partekatu ditzakete. Iritzi
guztiak entzutzeak, errespetuaren kontzeptua bereganatzen lagunduko die. Azkenik, guzti hau baliogarria
izango da ikasleentzako taldean, handiak zein txikiak, lan egiten ikasteko.





REGGIO EMILIA

Reggio Emilia metodologia hezkuntza-proposamen bat da, eta, honen arabera, haurrek behaketaren bidez ikas
dezakete, eta, hala, sormena garatu. Loris Malaguzzi izan zen irakaskuntza-sistema hau barneratu zuen
pedagogoa. Reggio Emilia metodoa (sortu zen herri italiarrari zor dio izena) haurraren bizitzako
egunerokotasunaren parte diren pertsonek egiten duten filosofia dela dio, hala nola, gurasoek, hezitzaileek eta
haurrek beraiek.


Pedagogia honetatik arreta deitu didan gakoetako bat, haurrek naturarekin duten elkarreragina da. Baratze baten bitartez, haurrek landare, fruta nahiz barazki ezberdinen sortze prozesua hurbiletik bizi dezakete, elementu hauen benetako jatorria ezagutzearekin batera. Bestalde, beraiek izango dira hauei hazteko beharrezkoak zaizkien baliabideak eskainiko dizkietenak; ureztatu beharko dituzte, lekuz mugitu beharko dituzte (eguzkiaren arabera), lurra erein beharko dute… Naturarekin lotura hau izateak, hainbat onura izan ditzakeela uste dut. Alde batetik, haurrak espazio ireki batean egoteko aukera du, askatasun-sentsazioarekin, askatasunez mugitzeko eta gertatzen diren prozesu guztien testigua izateko. Gainera, garapen intelektuala eta ikaskuntza kognitiboa bultzatzen ditu, eta emozioei bide ematen die. Haziak landatzea, emozio ezberdinak pizteko klabe izan daiteke; izan ere, lore bat usaintzeak, emozio eta sentsazio ugariak eragiten dizkio haurrari, eta emozio horiek gero garrantzitsuak dira ezagutza eraikitzeko, emozioekin lotuta ikasten duguna errazago geratzen baita gure oroimenean, eta ahazteko zailagoa baita. Azkenik, uste dut, gertuko natura zenbat eta handiagoa izan , ingurumen-kontzientzia handiagoa izango dutela txikiek.


Horrez gain, guztiz aplikagarria ikusten dudan beste ezaugarri bat asanblada txikiak egitearena da. Haurrek,
jarduera bat egin ondoren izan dituzten sentsazioak, emozioak nahiz bizipenak gainontzekoekin partekatzea
ezinbestekoa ikusten dut hauek segurtasuna eskuratzeko eta konfiantza giro bat sortzeko. Beste haurrekin
beraien esperientzien edota duten iritziaren inguruan hitz egiteak, elkarren arteko errespetua garatzen ere
laguntzen du, entzuna izateak nolako garrantzia duen ulertzen laguntzen die eta haien ongizatean eragina du.
Gainera, guztien parte hartzea bultzatzen du, denen inklusioa bermatzen eta berdintasunaren kontzeptua
barneratzen laguntzen die. Ildo honetatik, haurrekin enpatia lantzeko ere une ezin hobea izan daiteke, haiei
besteen emozio edo sentimenduak ulertzen lagunduz eta haien aurrean errespetuz jokatuz. Hitz egiteko
txandak zaintzea ere garrantzitsua dela ikasiko dute umeek, eta baita pazientzia izaten zein zain egoten.

Azkenik, marrazketa libreari garrantzi handia ematen diote pedagogia honekin lan egiten duten eskolek. Hau,
zentro guztietan aplikatu beharreko alderdi bat dela uste dut, umearen adierazpen librea eta sormena indartzea
baititu helburutzat. Honekin batera, idazketa eta irakurketa bultzatzen ditu. Haurrari bere buruarengan
konfiantza handiagoa izaten eta bere sentimenduak adierazten laguntzen dio. Marrazkiaren bidez, umeek gauza
asko esaten dituzte beren buruataz. Zirriborro hutsa dirudien marrazki hura, komunikaziorako eta
adierazpenerako bide berria, eta batez ere hizkuntza berria izango da haientzat. Gainera, bertan, haurrak
sentitzen nahiz pentsatzen duena, eskuratu nahi duena, kezkatzen duena, triste edo alai sentiarazten diona eta
beste haibeste gogo-aldarte ikusi ditzakegu.


Grupo de niños dibujando | Foto Gratis







MONTESSORI


Montessori metodoa Maria Montessori hezitzaile italiarrak asmatu zuen XIX. mende amaierako eta XX. mende
hasierako bitarte horretan. Metodo horren ezaugarri nagusiak haurrak berak zuzendutako jarduera eta
irakaslearen behaketa dira . Azken horren helburua haurraren ikaskuntza-ingurunea haren garapen-mailara
egokitzea da. Bestalde, metodoaren helburua hurrengoa da: haurrari garapen integrala lortzen laguntzea, bai
gaitasun intelektual, fisiko zein espiritualetan.

Materiala, pedagogia hau besteetatik bereizten duen ezaugarri nagusien artean dago. Montessori metodoak,
tresneria pedagogiko berezia dakar. Haurrak ukituz, ikusiz, entzunez, dastatuz, mugituz eta usainduz ikasten
duenez, zentzumen hauek guztiak era progresibo batean lantzen dituzten materialak erabiltzen dituzte.
Materiala hiru taldetan banatzen da gela barruan: bizitzarako materiala, zentzumenak lantzekoa eta material
akademikoa. Gela batean hainbat gauza ikus daitezke: dorreak egiteko neurri ezberdinetako blokeak, usaimena
lantzeko ontziak, ukimenaz bereizteko piezak, korapiloak egiteko lokarriak, egurrezko letrak, liburuak... Guzti
hauen helburu nagusia zentzumenen lanketa nahiz bizitza praktikorako prestaketa izanik, hezitzaile gisa nire
zorrora eramango nukeen gako bat litzateke. Umeak zentzumen ezberdinak errekonozitzen ikasten duen
bitartean, hauekin jolasean arituko da, horretarako egokitutako elementu anitzak izanik, haurrari esperientzia
eta bizipen pertsonal ugari eskainiko dizkiete. Autohezkuntzaren prozesuan, ikasle bakoitzak, materialekin
aritzean, ongi edo gaizki egiten ari den antzematen du, materialak autozuzentzaileak direlako eta beraz,
akatsen edo asmatutakoen berri ematen dute. Irakasleak prozesu horretan zuzendu egingo du, berarentzat
egokiak diren materialak eskainiz. 

Bigarrenik, ikaslearen jarduera librea indartzearen alde nago. Haur batek kanpoan dagoen guztia barneratu ahal
izateko "jardun" egin behar da, ukitu, egin, sentitu. Barnerapen hori suerta dadin behar den giza baldintza
askatasuna da, izan ere, pasibitatean ez dago askatasunik eta ezin da barneko mundua era egokian garatu.
Esperimentatzen utzi behar diogu haurrari ikasi dezan eta ordenak garrantzi berezia du bere metodoan, ordena
fisikoak, psikologikoa edukitzea dakarrelako. Hau lortzeko, irakasleak materiala zailtasunaren eta gaiaren
arabera antolatzeak berebiziko garrantzia du eta baita dena haurraren esku uzteak. 

Azkenik, banakotasuna aintzat hartzea ere ezinbestekoa dela uste dut, norbanakoaren erritmoan eta
jarraipenean oinarrituta. Irakasleak haur bakoitza non aurkitzen den behatu behar du; ez du irakatsi behar,
bakoitzaren bidea zuzendu behar du. Konfiantza izan behar du haiengan eta haien gaitasunetan, honela lortuko
dugulako txikiak bere buruarengan sinestea eta erronka berriei aurre egiteko prestutasuna izatea. Umeak
zerbait lortzen duenean (gauza txikia bada ere), garrantzitsua da lorpen horren prozesuan hura animatzea
edota saritzea, bestalde, akatsak ikaskuntza-esperientzia gisa hautematen erakutsi behar zaie. 


LOCZY

Metodo hau, Montessori pedagogia bezala, pedagogia zientifikoan oinarritzen da, haurraren autonomiari eta
askatasunari behar besteko garrantzia emate aldera.

Haur baten garapen egokia eta ikaskuntza esanguratsua sustatzeko, ezinbestekoa iruditzen zaidan elementu bat metodologia honetan aipatzen da; umearen erritmo naturala errespetatzea. Txikiaren mugimendu librea errespetatu behar da; beraz, bere erritmora egokitu behar da irakaslea, bere uneko beharrizanetara. Irakaslea bertan dago, baina ez du esku hartzen eta ez dio haurrari zer egin behar duen eta nola egin behar duen iradokitzen.Umea bera prest sentitzen denean emango du pausua. Bitartean, funtsezkoa ikusten dut hezitzaileak, segurtasun- eta atxikimendu-baldintzak eskaintzea, haurra maitatua eta konfiantzazko eremu horretan lasai sentitu dadin. Honekin batera, helduak bere gaitasunetan sinesten duela jakinaraztea ezinbestekoa izango da umearen motibazio eta autoestimua bermatze aldera. Espazio egokiak eta baliabide ugariak eskaini beharko dizkio. Horri esker, haurra bere gorputza eta mugimenduak ezagutzen hasiko da, eta horrek mugimendu- eta esplorazio-nahia piztuko dizkio, garapen emozional, intelektual eta psikikoaren sustapenari bide ematearekin batera.

Horrez gain, pedagogia honek espazio garden bat proposatzen du, hau haurraren garapen fisiko, sozial nahiz
emozionalerako ezinbestekoa izanik. Espazio honek lasaitasuna emango die ikasleei eta konfiantzazko giro
batean sentituko dira. Egunerokotasunean aritzeko material ugari eskuragarri izatea oso garrantzitsua da
garapen egokia bermatzeko eta haiek beraien zentzumenekin jolasean aritzeko. Umea, nahi ez duen posizio
batean jartzera ez behartzeko, espazio libre eta zabal bat proposatzen du metodologia honek. Txikiak, gaitasun
motorrak garatzeko aukera ezin hobea izango du espazio honen antolaketa egokia baldin bada. Bertan
mugitzeko, esperimentatzeko,  aske sentitzeko… aukera ezin hobea izango du. Haurren interesen nahiz
premien araberako ikasgela prestatzea garrantzitsua dela uste dut, ikasle horiek egin beharreko jarduera
aberasgarriekin batera.

Etorkizuneko hezitzailea izanik nire eskolan aplikatzea gustatuko litzaidaken azken onura, haurraren
indibidualtasuna nahiz autosufizientzia garatzea litzateke. Bizitza garapena, eboluzioa da. Garapen hori suerta
dadin haurra aske utzi behar da, horregatik, umearen askatasun osoa errespetatu behar da. Arazoak
konpontzeko unean, helduaren esku hartzea apur bat mugatuta egotea egokia da, honela, garapen armonikoa
aztoratzen duten oztopoak agertzen direnean, ikasleek modu autonomoago batean, haiei aurre egiten ikasiko
dute. Bestalde, horiek gainditzerakoan sentituko duten asebetetzea handiagoa izango da eta beraiek bakarrik
arazoei irtenbideak aurkitzeko gai direla jakiteak, haien autoestimuan ere eragin positibo nabarmena izango du. 

La educación de hoy: Escuelas Especiales Niño jugando con cubos en la alfombra de juego en el estudio ...

WALDORF

Waldorf teoria pedagogikoaren arabera, haurrek hobeto ikasten dute bizitzako lehen urteetan, jarduera
praktikoak inkontzienteki imitatuz. Beraz, lehen haurtzaroko curriculuma esperientziaren bidezko hezkuntzan
oinarritzen da, eta horri esker, haurrek irudimenezko jolasaren eta adibideen bitartez ikasi dezakete. 

Pedagogia honen oinarri ezberdinen artean arreta gehien deitu didana, ikasketa-planaren helburu orokorra da. Helburu hau "haurra mundua ona delako sentsazioarekin heztea" da. Haur bat, heldu batekin alderatuz gero, desberdintasun asko aurkituko ditugu, baina desberdintasun handiena bakoitzak gauzak ikusteko duen moduan dagoela uste dut. Ume batek mundua ikusteko nahiz ulertzeko duen forma guztiz liluragarria da. Mundua oraindik ezagutzen ez dutenez, ez dute honen inguruko aurreiritzirik sortzen eta honetan aurkitu daitezkeen elementu ugariak aztertzeko izaten duten grina mugaezina da. Gauzak ezagutu ahala, haien kontzeptu eta ideia propioak eraikitzen joaten dira, baina oraindik ere ez dute munduaren inguruko epaiketarik egiten. Alabaina, haur bati mundua txarra delakoaren ideia buruan sartzen baldin badiogu, ez du honekin esperimentatzeko motibazio bera izango, bidea berak arakatu, eraiki eta jarraitu beharrean, egiaztatzeko aukerarik izan gabe, ona ez den mundu batean bizi dela barneratuko duelako.

Eguneroko errutinen artean, lan praktikoak (lorezaintza, sukaldaritza eta garbiketa, esaterako) daude. Lan
praktiko hauetatik interesatzen zaidan bat, sukaldaritza da. Jarduera honek, zentzumen guztiak erabiltzeko
aukera ematen die umeei, eta honekin batera, autonomia eta autoestimua indartzen ditu. Elikagaiekin kontaktu
zuzena izango dutenez, une egokia izan daiteke elikadura osasuntsuaren inguruko kontzientzia hartzen
laguntzeko. Gainera, sukaldeak, esperientzia praktikoak eskaintzen dizkie, funtsezko gaitasun asko barne
hartuz, hala nola irakurketa, pausuak jarraitzea eta neurketa. Gehiago baloratzen dute emaitzaz denek gozatu
dezaten lortzeko egindako prozesu nahiz ahalegina, eta egokia da ikasleak motrizitate fina (hatzak erabiltzea,
tamaina txikiko osagaiak ukitzea, sukaldeko tresna bat eustea...) garatzeko eta, baita,  matematikako nahiz
zientzietako kontzeptu sinple batzuk ezagutzen hasteko.

Bukatzeko, ebaluatzeko moduak arreta deitu dit, izan ere, ez dute inolako notarik ezartzen eta hori nire zorrora
eramango nukeen beste alternatiba bat da. Uste dut, hau oso egokia dela, haurra errendimendu eskakizunekin
presionatua sentitu ez dadin. Umeek beraiek ikas liburu propio bat sortuko dute, egunean zehar egindakoa
bertan jasoaz. Modu honetan nolabaiteko planifikazio bat izatera bultzatzen da haurra, orden bat
mantentzearekin batera. Bere ikas liburuaren arduradun nagusia bera izanik, modu autonomoan lan egin
beharko du honetan, arduratsua izan beharko da egunero egin duena bertan biltzeko eta berak erabakiko du
nola antolatu. Horrez gain, sortzailea izan beharko da eta irudimena erabili, koadernoa originala izan dadin.

Cocinar con niños para estimular su aprendizaje | Teka España Gradinita Zuppy Bucuresti – Gradinita Zuppy Bucuresti

KONFIANTZAZKO PEDAGOGIA

Umeak, zailtasunak kudeatu eta bere gaitasun guztiak garatu ahal izateko, konfiantza izan behar du bere
buruarengan, besteengan eta inguratzen duen horretan, eta, konfiantza hori eraikitzen laguntzeko baldintza
egokiak sortzea da hezitzaileen egitekoa. Premisa hori du oinarrian konfiantzaren pedagogiak. Horretarako,
haurren zaintza eta behaketa gakoak izango dira, eta baita espazioak proiektu pedagogikoaren zerbitzura
jartzea ere.

Pertsonaren zaintza eta garapena da metodologia honen gako nagusia, eta nire ustez, ezinbestekoa edozein
eskolatan. ikastolak familiekin eta komunitatearekin harremanak sortzearen garrantzia azpimarratzen du
alternatiba honek. Gurasoak nahi duten momentuan, eta nahi duten aldi guztietan joan daitezke eskolara.
Irakasle eta familien arteko harremanak sendotu egingo dira, konfiantza-giroa sortuko da, eta horrek erraztu
egingo du, batetik, haurrak bere hezitzailea izango denarekin atxikimendua sortzea eta bestetik, hau eroso eta
babestua sentitzea. 

Bigarrenik, ekimen osoa jarriko nuke ikaslearen gaitasunak identifikatzeko, balioezteko eta lantzeko prozesuan, honi behar besteko garrantzia eskainiz. Askotan, haur batek egiten dituen akatsetan edo izan ditzakeen ahulezietan zentratzen gara eta gure arreta guztia gabezia horiek zuzentzera bideratzen dugu. Modu honetan, umeak garatu beharreko gaitasunei bigarren leku bat ematen diegu eta hauek alde batera uzten ditugu. Ikasleak berak ere, akatsak zuzentzeari emango dio lehentasuna eta hari ona zertan den gogorarazteaz ahazten bagara, berari ere ahaztu egingo zaio. Guzti hau ekiditzeko, hezitzailea txikiak bere gaitasun guztiak ezagutzeaz arduratu behar da, haiek garatzeko beharrezkoak zaizkion baliabide denak eman eta ikaskuntza prozesu horretan bere erreferente nahiz gidaria izan. Ona zertan den ondo dakien ikasleak, konfiantza nahiz segurtasuna izango ditu bere buruarengan, eta orduan egongo da prest dago ikaste-irakaste prozesuan modu egokian barneratzeko.

Pedagogia honekin bukatzeko, hirugarren ezaugarri bat ere eramango nuke nire zorrora, berdinen arteko komunikazioa, hain zuzen ere. Pedagogia hau jarraitzen duten eskoletan, haurrei komunikazioa bitarteko nagusia izanik lan egiten irakasten diete. Honetarako, funtsezkoa da ikasle bakoitzak, lanerako, bidea eraiki eta hau jarraitzeko nahiz erronkei aurre egiteko besteen laguntza izango duela jakitea. Garrantzitsua izango da, haur bakoitzak beste ikasleenganako konfiantza izatea, horrek erraztuko baitu hauekin komunikazioa izatea. Komunikazio horren bitartez, hezigaiek berdintasunak zertan datzan ikasiko dute eta ikasgelako giroa ere lasaiagoa izango da. Azkenik, aipatzekoa da, haurren arteko komunikazio horrek guztien inklusioa bermatzeaz gain, ikasleen artean ere afektu maila bat sortuko litzatekeela, hau da, nolabaiteko atximendu bat. 

La maestra ourensana que enseña el mundo No te escuchan cuando hablas? Prueba estos 3 secretos

Comentarios